Sare sozialetan jakinarazi dutenez, "hutsik eta zaindu gabe" dauden Solokoetxeko eskaileretako Udal espazioetan "auzoarentzat baratze ekologiko sortzeko asmoa" daukate elkarlanean oinarrituz. Ortu herriko horren bitartez, egunerokotasunean jaten ditugun elikagaiak nola eta nondik ateratzen diren eta horrek suposatzen duen lana ikusarazi nahi dute.
Proiektua aurrera eraman ahal izateko, sinadura bilketa jarri dute martxan; "arazo gabe lan egin ahal izateko Udalak beharrezkoak ditugun baimenak emateko".