Hiri Asko Bere Baitan eta Kazam 'Barrutirock' programan egongo dira gaur

uriola.eus 2015ko api. 16a, 09:15

Kontzertua arratsaldeko 20:00etan izango da Bilborocken eta bertan, talde hasiberriek zuzenean jotzeko esperientzia hartzeko aukera izango dute.

Aurrera jarraitzen dute Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Saileko Gazteen Gaietarako Zerbitzuak hemengo talde hasiberrientzako antolatutako Barrutirock programaren seigarren edizioko kontzertuek.

Bilborock Aretoan, gaur, osteguna, apirilak 16, 20:00etan, Hiri Asko Bere Baitan proiektua eszenaratuko da. Bilboko 8. Barrutiarekin lotutako euskarazko testuen irakurketa, zuzeneko musika eta bideoemanaldiak izango dira. Proiektua hau Ideiak Martxan lehiaketaren 2014ko edizioan saritu zuten. Gau berean, Kazam! Rock taldeak joko du. Rock potentea eta melodiatsuagoa konbinatzen ditu, folk ukituekin. Erritmo eta soinu tradizionalak ere erabiltzen ditu, baita pieza ilunagoak eta progresiboak ere.

Sarrera doakoa da eta zuzeneko musikaz gozatu eta musika-talde gazteen berri jakin nahi dutenentzat dira kontzertuok.

Barrutirock-en barruan, Bilboko barruti guztietako talde eta bakarlari gazteek (15-35 urte) euren lanak erakusten dituzte zuzenean, horrela esperientzia lortuz, Bilborock bezalako aretoan jotzeko aukera izanda.

Iazko edizioan hogei bat bandak eta bakarlarik hartu zuten parte. Barrutirocken parte hartu nahi izanez gero, hona informazio gehiago: www.bilbao.net/bilborock