Bilborock Aretoan, bihar, osteguna, apirilak 30, 20:00etan banda bi entzuteko aukera izango dugu; Red Crocodile eta Mamma Jam. Lehenengo taldeak hard rockeko proposamena azalduko du taula gainean. Beste banda batzuen eragina ikusten da euren musikan: Jet, Skid Row, Steel Panther, Muse, Foo Fighters, Judas Priest, Guns & Roses eta Arctic Monkeys, besteak beste. Bestalde, Mamma Jam Radiohead-en, Muse-n edo Pink Floyd-en musikaren eragina duen taldea da.
Sarrera doakoa da eta zuzeneko musikaz gozatu eta musika-talde gazteen berri jakin nahi dutenentzat dira kontzertuok.
Barrutirocken barruan, Bilboko barruti guztietako talde eta bakarlari gazteek (15-35 urte) euren lanak erakusten dituzte zuzenean, horrela esperientzia lortuz, Bilborock bezalako aretoan jotzeko aukera izanda.
Iazko edizioan hogei bat bandak eta bakarlarik hartu zuten parte. Barrutirocken parte hartu nahi izanez gero, hona informazio gehiago: www.bilbao.net/bilborock.