Bilboko Udalak, Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako eraikinetako balkoiak eta leihoak edertzeko hiru auzo horietako Udal Bulegoaren bitartez antolatu duen lehiaketan 43 auzokidek eta 2 eraikinek hartu dute parte.
Lehiaketaren helburua hiru auzoetako leihoen eta balkoien zainketa eta edertasuna sustatzea izan da, hiri ondarearen irudi positiboa lortzen lagunduko duen eta edozein pertsonak gozatu ahal izango duen estetika hobea lortzeko. Ekimena, Udalak hiru auzo horietan martxan jarri duen 2012-2016 Erkidego Planaren barruan sartzen da.
Joan den astean, epaimahaiko kideek hiru auzoak bisitatu zituzten, lehiaketan parte hartu duten auzokideen proposamenak aztertzeko, eta atzo arratsaldean, San Frantziskoko Udaltegian egin zen ekitaldian, sariak eman zitzaizkien saridunei:
1. Mª Begoña Garcia Fuente, Bilbo Zaharreko balkoi/leiho hoberenarengatik (Urazurrutia kalea, 16, 2º).
2. Remedios Guindosek berriro irabazi du, San Frantziskoko balkoi/leiho hoberenaren saria (San Frantzisko, 49- 1. ezk.).
3. Enrique Montes Feliu, Zabalako balkoi/leiho hoberenarengatik (Kontzesio kalea, 2-4. ezk.).
4. San Frantzisko auzoko eraikin hoberenaren kategorian, saria San Frantzisko kaleko 49. zenbakiko eraikinak jaso du, eta Bilbo Zaharreko eta Zabalako eraikin hoberenen sariak hutsik geratu dira, ez baita inor aurkeztu.
Guztiek, 100 euroko balioa duen balea eta diploma bana jaso dute.
Halaber, lehiaketak hiru auzo horietako biztanleen artean izan duen harrera ona ikusita, epaimahaiak ohorezko aipamen hauek eman ditu:
- Banakako ohorezko aipamena San Frantzisko auzoko bi biztanleri: Aicha Ait Elalam Dinger (San Frantzisko, 49) eta Francisco P. Lopez Tapia (Gorteak, 16-1ºA).
- Ohorezko aipamena, bere proposamenaren balio artistikoarengatik Miren Josune Ocariz Guatardori (Hernani kalea, 5-1. esk.).
- Lokal hoberenaren ohorezko aipamena Kontxi Delgado Martinezi (Maiatzaren bia kalea, 16-behea).
- Ohorezko aipamena izaera berritzailearengatik Jurgi Uriarte Idiazabali (Harrobiko plaza, 4-behea).
Eta, amaitzeko, aurten San Frantzisko auzoak ohorezko saria irabazi du berriro, lehiaketaren aurrean erakutsi duen inplikazioarengatik.