Hozten eta Bonzo Barrutirocken

uriola.eus 2015ko mai. 6a, 12:00

Kontzertua bihar, maiatzak 7, izango da Bilborocken, 20:00etatik aurrera. Bertan, Hozten eta Bonzo izango ditugu entzungai Barrutirock programaren seigarren edizioaren baitan eta sarrerak doakoak izango dira.

Bilborock Aretoan, bihar, eguena, maiatzak 7, 20:00etan bi banda izango ditugu. Alde batetik Hozten, rock alternatiboko taldea, euskaraz kantatzen duena. Talde honetako kideak zenbait bandatan ibilikoak eta esperientzia handikoak dira: Aste Nagusian pop-rockeko hemengo taldeen erakusketan jo zuten, finalistak Maketa Lehiaketan eta irabazleak Banden Lehia lehiaketan. Bestetik Bonzo talde; ska, reggae, punk, rock, funk edota jazz ukituak barne hartzen dituen estiloak biltzen dituen taldea.

Sarrera doakoa da eta zuzeneko musikaz gozatu eta musika-talde gazteen berri jakin nahi dutenentzat dira kontzertuok.

Barrutirock-en barruan, Bilboko barruti guztietako talde eta bakarlari gazteek (15-35 urte) euren lanak erakusten dituzte zuzenean, horrela esperientzia lortuz, Bilborock bezalako aretoan jotzeko aukera izanda.

Iazko edizioan hogei bat bandak eta bakarlarik hartu zuten parte. Barrutirocken parte hartu nahi izanez gero, hona informazio gehiago: www.bilbao.net/bilborock