LOMCErekiko "desadostasuna" agertzeko elkarretaratzea egingo dute Atxurin

uriola.eus 2015ko mai. 12a, 09:06

Atxuriko Maestro Garcia Rivero eskolako patioan elkarretaratzea deitu dute gaur, maiatzak 12, 16:45ean, LOMCE eta Heziberriren aurrean guraso, irakasle eta ikasleen "desadostasuna" agertzeko. 

Atxuriko eskolatik argitu dutenez, "lege eta dekretu horien bidez nahi eta behar dugun hezkuntza eredutik aldentzen gaituzte". Oraingoan, kalera ateratzeko beharra ikusi dute "LOMCE ezartzeko lehen urrats praktikoa ematera behartu" baitituzte, Lehen Hezkuntzako 3. mailako umeek "azterketa egin behar izatea". Froga hori "ikasleen garapenaren aurka" egiten duela salatuko dute biharko mobilizazioan; baita "eskolen eta ikastetxeen autonomiaren araberako curriculum eta hezkuntza garapenari traba jartzen" diola ere.