2015/05/14 19:00
Ostegun honetan, maiatzaren 14ean, 19:00etan Zirika! herri gunean (Ronda 12) Maryse Gargourrek zuzendutako La tierra habla árabe filma proiektatuko du Bilboko BDS taldeak. Proiekzio honen bitartez 'Nakba eguna' gogorarazi nahi du taldeak. Aldi berean Israel Estatuak 1948tik aurrera "eramandako okupazioaren ondorioz Palestinak bizi duen apartheid egoera etengabea" salatu nahi du.
Nakba (arabieraz "hondamena") edo palestinar exodoa Palestinako Britainiar Mandatuaren gerra zibilean (1947-1948) eta 1948ko Arabiar-israeldar Gerran 700.000 palestinar baino gehiagok bere etxetik egotzi edo ihes egin zutenean gertatu zen.
Urtero, maiatzaren 15ean palestinarrek, Israelgo Estatuaren sorreraren egun berean, 'Nakba eguna' ospatzen dute exodo hau gogorarazteko.