Crazy Chaos eta Masser Barrutirocken egongo dira bihar

uriola.eus 2015ko mai. 13a, 09:00

Aurrera jarraitzen dute bertoko talde hasiberrientzako antolatutako Barrutirock programaren seigarren edizioko kontzertuek. Bilborock Aretoan, bihar, eguena, maiatzak 14, 20:00etan banda bi egongo dira: Crazy Chaos hard rock joerako banda, Banden Lehian, azken edizioan, finalistak izandakoak; eta Masser, bere metalezko proposamena eszenatokian agertuko duena.

Sarrera doakoa da eta zuzeneko musikaz gozatu eta musika-talde gazteen berri jakin nahi dutenentzat dira kontzertuok.

Barrutirocken barruan, Bilboko barruti guztietako talde eta bakarlari gazteek (15-35 urte) euren lanak erakusten dituzte zuzenean, horrela esperientzia lortuz, Bilborock bezalako aretoan jotzeko aukera izanda.

Iazko edizioan hogei bat bandak eta bakarlarik hartu zuten parte. Barrutirocken parte hartu nahi izanez gero, hona informazio gehiago: www.bilbao.net/bilborock.