Asteburuan Afrikako Eguna ospatuko dute San Frantziskon

uriola.eus 2015eko maiatzaren 22a

Mugimendu Panafrikarrak antolatuta, Afrikaren Eguna ospatuko dute igandean eta astelehenean, maiatzaren 24an eta 25ean, San Frantziskon, Fleming plazan, hain zuzen ere. 

Igandean, hilak 24, 16:00etatik 18:00etara bitartean, 'Mahai publikoa' egongo da herritarren eta zenbait gonbidaturen parte hartzearekin; besteak beste, Omer Oke, Harresiak Apurtuz, Paciencia Okon, SOS Arrazakeria, Diogenes Sabana Biso, Cear Euskadi eta Benjamin Bocung.

Astelehenean, hilak 25, 19:00etan, 'Giza kontzientzia' lelopean, martxa bat egingo da Arriagatik abiatuta Fleming plazara. Manifestazioa bukatu eta gero, isilunea egingo dutela iragarri dute, koro baten musikarekin, egunero Mediterraneoan hiltzen diren etorkinen omenez.