Bidebarrietak Marwan kantautorearen bigarren liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du

uriola.eus 2015ko mai. 25a, 07:50

'Todos mis futuros son contigo', Marwan kantautore eta poetaren bigarren poema-liburuaren, denboraldiko literatur arrakasta nagusietakoaren, aurkezpen ekitaldia, datorren asteazkenean, maiatzaren 27an, 19:30ean, izango da Bidebarrieta Liburutegiko etitaldi aretoan. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Bere azken lan hau, autopsia emozional bat da, bere sentimenduekin estropozu egiten duen eta, harrituta, horiek berehala ulertzen dituen norbaiten egunkari harrigarria. Maite edo arduratzen duen guztiari buruz bihotza zabalik hitz egiten duen gizon baten, esperientzia. Lanak maitasun poemak jasotzen ditu, hurbiltasun erromantikoena eta suizidena erakusten duten poemetatik, maitasuna, zoriontasuna bihotz batetik bestera oinez joan dadin bi arimen artean zubiak eraikitzeko modua dela esaten duten poemetara.

Poema-liburuan maitasun eza ere badago. Gizarte justizia bilatzen duten poemak daude, ardurak, omenaldiak, norberaren barnera egindako bidaiak, euren burua aurkitzea lortzen ez duten gizonak eta inoiz idatzi gabeko maitasun gutunak euren buruari idazten dizkiotenak.

Marwan kantautore eta poeta Madrilen jaio zen 1979ko martxoaren 5ean, Aluche auzoan. Aita palestinarra eta ama espainiarra ditu. Orain arte, Marwanek arrakasta handiak lortu ditu Estatu osoko aretoetan, bere autore musikarekin. 2004. urtearen amaieran, 'Palabra por palabra' idatzi zuen, larunbatero TVEko La 2 katean eskaintzen den izen bereko programaren jatorrizko abestia, eta 2005ean 'Madrid, 11 de marzo' abestia utzi zigun 'No os olvidamos' diskorako. Disko horretan, besteak beste, Ana Belen, Victor Manuel, Ismael Serrano, Fito Paez edota Maria Dolores Praderak parte hartu zuten.

Bere ibilbidean egin dituen grabazioetan Ismael Serranorekin, Jorge Drexlerrekin, Andres Suarezekin, Conchitarekin edota Luis Ramirorekin abestu du. Hau da bere bigarren poema-liburua, 'La triste historia de tu cuerpo sobre el mio' lehenengoarekin arrakasta handia lortu ondoren.