Ikus-entzuleek Greziako, Mexikoko eta Bulgariako musika bikainez gozatu ahal izango dute, gure Bandak dituen 45 interprete baino gehiagoren eskutik. Hau da bandaren Udaberriko denboraldiaren bigarren kontzertua. Ostiral-ostiralero, maiatzaren 22tik ekainaren19ra bitartean, arratsaldeko 19:30ean, bandak musikarik onena eskainiko du Areatzan.
'Mexican Pictures' (Mexikar koadroak), 'Green folk song suite' (Greziar abesti folkloriko suitea), 'Old russian romances' (Errusiar erromantze zaharrak) eta 'Bulgarian dances' (Dantza bulgariarrak) dira ostiral honetako kontzertuan entzun ahal izango diren lau konposizioak. Guztiak ere Franco Cesarini musikari, konposatzaile eta zuzendari suitzarrak idatzitakoak. 1961ean jaio zen, lan ibilbide bikaina egin du eta musika bandei, brass band izenekoei, kamerako taldeei, abesbatzei eta orkestra sinfonikoei zuzendutako konposizio ugari idatzi ditu.