Arriaga "oso berezia" da Joseba Inchaurragarentzat. Antzokia berriro martxan jartzeko sortu zen elkarteko lehen presidentea izan zen 1986an, eta antzokia obretan egon zen garaia zein jarduerak eskaintzen hasi zen unea ere bizi izan zuen. "Oso urte gogorrak", gogoratzen ditu. "Talde askok Udalak aurreikusi zuen inbertsioaren kontrako jarrera agertu zuten. Halere, urteak pasa ahala, Bilboko ikur bat dela onartu dute".
"Duda barik", Arriagaren inaugurazio eguna oroitzapen "ahaztezina" da Inchaurragaren esanetan. "Behingoz antzokia genuen berriz ere, eta hura berreskuratu izanagatik harro geunden bilbotarrok".
Aurrera begira, Arriaga orain arteko ildoari eustearen aldekoa da. Zuzendariak kontratatzean "asmatu dela" uste du, "publiko mota guztiak kontuan hartu izan baitituzte programazio askotarikoa osatzeko orduan eta ekoizpen propioko saioak bultzatzeari ekin baitiote, gure antzokia Estatuko antzokien artean goren-mailakoen artean kokatuz. Horretaz gain, maila handiko jarduerak eskaintzen ditu Arriagak, beti ere arrazoizko prezioak ezarrita, hori baita antzoki publiko baten betebeharra".
Argazkia: Mónica
[2015/05/28] 125 urteko antzokiari begira Jon Rozadilla
[2015/05/27] 125 urteko antzokiari begira Natxo Montero
[2015/05/25] 125 urteko antzokiari begira Arkaitz Estiballes
[2015/05/25] 125 urteko antzokiari begira Mikel Martinez
[2015/04/22] Arriaga Antzokiak bere 125. urteurrena ospatuko dau maiatzaren 31n