2015/06/06 20:00

Kontzertuak

Okupazien ondorioz jasotako multak ordaintzeko kontzertuak

Okupazien ondorioz jasotako multak ordaintzeko kontzertuak
7 Katu gaztetxea, Alde Zaharra

Okupazioa, hautu pertsonal bat izateaz haratago, sistemarekin konfrotazioan sartzen den jarrera da. Ondorioz hamaika dira okupek eta okupazio mugimenduak jasotzen dituen zigorrak eta multak. Larunbat honetan, ekainak 6, 7 Katu gaztetxean egingo diren kontzertuekin lortutako irabaziak gastu horiek ordaintzen laguntzeko erabiliko dira.

20:00etatik aurrera, Boogie Riders (Rock in Trio), Die Wagen (Groovy Punk 90's) eta War Song (Zaragoza hc punk rockers).