2015/06/11 19:30 - 21:30

Lutxo Egiaren performance baten abiatzea

Lutxo Egiaren performance baten abiatzea
Somera kalea, Alde Zaharra

'Bi-lingual: Transitoak' izenpean, Lutxo Egia idazleak musika & reading & bertsoak uztartuko ditu gaur, osteguna, ekainak 11, Somera kalean, bi orduz, 19:30- 21:30 bitartean. Kaleko tabernarien elkarteak, Gora Somerak, babestuko du Egiaren performancea.

Hizkuntza hegemonikoa galdu balu bezala biziko da hilabetez Lutxo Egia. Gaurtik hasita, arau sozialak bistarazi eta haiekin jolastea izango du xede. Bizitakoak kontatuko ditu egunez egun BERRIA egunkarian eta www.berria.eus orrian sortutako blogean.

Euskaraz baino ez da arituko, eta ingelesez ere bai ezinbestekoa denean. Ez da salaketa politiko bat izango, ordea, oinarri politikoa duen esperimentu artistiko bat baizik. Gaur hasiko du performancea, eta festa antolatu du Bilboko Somera kalean, hurrengo 31 egunetarako trantsizioa egiteko.

Lutxo Egiaren performance baten abiatzea
Ekainaren 11n Someran, 19.30etik 21.30ak arte
Partaideak: Josu Goiko, Ane Zabala, Oihana Bartra, Mikel Martinez, Miren Agur Meabe, Galder Perez & 7Katu gaztetxearen musika-ekipo ibiltaria

Afasia bategatik hizkuntza hegemonikoa ahaztuko balitzaigu, orduan zer?
1. geralekua: BASAMORTUA. Lawrence Arabiakoa: Ez dago deus idatzita neuk idatzi arte.
2. geralekua: HONDARTZA. Joseba Sarrionandia: Ez gara ezer, egin arte.
3. geralekua: GELA. Judith Butler: (Des)egin ahala gara.
4. geralekua: PLAZA. Lorea Agirre: Ekitea da kontua. Egiten duguna gara.
5. geralekua: KALEA. Eta (des)egingo bagenu? 

www.gorasomera.com