Dispertsiarekin amaitzeko salto bateratua eman dute Arriagan

uriola.eus 2015ko eka. 13a, 13:46

Euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzearen bidean salto bat eman zuten ehunka herritarrek ostiralean Arriagako plazan. 

Sare Herritarrak antolatuta, ostiralean, dispertsioarekin amaitzeko eta euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen aldeko salto bateratua egin zuten hainbat herritarrek Arriagako plazan.

Arriaga aurreko plazan jarritako oholtza baten inguruan borobil handi bat irudikatu zuten herritarrek. Besteak beste, Maialen Amenabar eta Xabier Enbeita igo ziren oholtzara bertso artean dispertsioarekin bukatzeko beharra azpimarratuz; eta ondoren, Maider Viso, Harriet Iragi presoaren bikoteak, hainbat presok pairatzen duten isolamendu egoera gaitzetsi zuen. 

Bestalde, musikarekin, poesiarekin eta dispertsioaren liburuxkako zenbait pasarteren irakurketarekin egin zuen aurrera ekimenak. Inguruan zeuden herritarrek salto bateratuak egin zituzten Ibon Meñikak horrela agintzen zuen bakoitzean, oholtzatik parte hartzaileak jaisten ziren bakoitzean; beraz, dispertsioaren aurka, isolamenduarekin bukatzeko edota euskal preso politikoen eskubideen defentsagatik salto egin zuten bertara hurbildutako lagunek.