Bilboren eta bilbotarren azken egun errepublikanoa La Bolsan aztergai

uriola.eus 2015ko eka. 18a, 09:09

1937ko ekainaren 18a Bilboren eta bilbotarren azken egun errepublikanoa izan zen. Urteurren horren karietara, Euskal Herriko Talde Errepublikanoak bi ekimen antolatu ditu.

Batetik, Sancho de Beurko elkarteko Jose Angel Brena Alonsoren hitzaldia izango da gaur, ekainak 18, 19:00etan, La Bolsa udaltegian.

Bestetik, Burdin Harresiko aztarnen Berangoko interpretazio zentrora bisita gidatua, ekainaren 21ean, igandea, 09:30ean. Bisita egiteko aldez aurretik izena eman behar da: crepublicano@gmail.com

 

errepublika.org