Horretarako, pasabide beheratu bat egin eta lekuz aldatuko dira lehendik zeudenak, benetako desplazamenduak aintzat hartuta. Datorren astean amaituko da 180.000 euroko aurrekontua duen obra.
Segurtasuna hobetzeko antolatu dira berriro oinezkoen pasabideak eta benetako desplazamenduak kontuan hartuta diseinatu dira.
Zazpi Kaleak Hobetzeko Planaren barruan sartzen da obra hau. Plan hori, hango auzotarren posibilitateak bultzatzeko eta bizimoduaren kalitatea hobetzeko da. Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailak diseinatua da, alde horren berezitasunak eta erabilerak kontuan hartuta. Hiru dira obra horien euskarriak: ordena, balioa ematea eta zerbitzuak hobetzea.
Zirkulazio aldaketak
Eraginpeko gune horiek berriro asfaltatzeko eta pintatzeko, uztailaren 7an eta 8an zirkulazio-aldaketak izango dira. San Antongo zubiko erreietako bat itxi egingo da. Beste horrenbeste Erribera kalean, hau da, itxi egingo da zirkulaziorako erreietako bat. Fresatze, asfaltatze eta margoketa lanak erdizka egingo dira, beti ere zirkulaziorako errei bat libre utzita. Guritzebide zaila izanda, denbora berean zenbait sarbiderekin eta tranbiari lehentasuna utzita, Udaltzaingoak bertan izango dira.