Argazkilari autodidakta honek lau hamarkadatik gorako ibilbidea du argazkigintzan. Erakusketan, bere lan xehea behatu ahal izango da, Bilboko Zazpikaleetako merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetako saltzaile historikoren 45 erretraturen bitartez. "Gizon eta emakume horiek Bilboko Alde Zaharreko denda eta taberna ospetsuenetako mostradoreen atzean artatu izan gaituzte, eta horretan dihardute oraindik ere. Bukatu gabeko errepresentazioa da, baina 'betiko' merkataritzaren irudikapen aberats eta askotarikoa ere bada".
Argazkiak osatzeko, Eric Roche Blanchot idazleak bildutako eta paperan jasotako testigantzak irakur daitezke. Erakusketako gizon eta emakume bakoitzarekin egindako elkarrizketa pertsonalen emaitza dira testuok.
Egileen hitzetan, irudi-sorta honek "Bilboko Alde Zaharreko pertsona kutun eta zuhurrei egiten die omenaldia; izan ere, merezi du euren istorioak jakitea eta kontatzea".
Erakusketaren fitxa
Izenburua: 7 kaleetan saltzen, saltzen. Dependientes
Antolatzaileak: Euskal Museoa
Lekua: Beheko solairua: Aldi baterako erakusketa
Egunak: 2015eko uztailaren 9tik abuztuaren 31ra bitartean (2015-07-09/2015-08-31)
Bisitarientzako informazioa
Ordutegia: astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 10:00etatik 19:00etara / Larunbatetan, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara / Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara. Astearteetan, itxita.
Orokorra: 3 €
Murriztua: 1,5 € (ikasleak eta 10 lagunetik gorako taldeak). 12 urtetik beherakoak eta 65 urtetik gorakoak, dohainik.