Bilboko txokoak eta auzotarrak Alberto Muriel ilustratzailearen arabera

uriola.eus 2015ko uzt. 15a, 08:00

Astelehenero, 'Dibuja Tolrato' kolektiboak Bilboko auzoetan zehar egin ohi dituen taldeko irteeretan bete ditu Alberto Muriel ilustratzaile eta marrazkilariak bere koadernoak.

Irteera horietan eginiko zirriborroak koloreztatu eta osatu ditu Murielek, PVC formatura eramanez eta sailetan atonduz. "Bizitza eta kolorea" aurki daitezke Bilboko txoko anitzetan. Hortik, erakusketaren izenburua: Bilbao, barrios, gentes y un gato.
 
Belostikaleko 26. zenbakian kokatuta dagoen Okapi tabernan paratu ditu 15 lan, "oso erraz ezagutzen diren lekuak" erakusten dituztenak. Uztaila amaitu artean egongo dira ikusgai.
 
Alberto Muriel Portugaleteko ilustratzaile, marrazkilari eta komikigilea da. Aspalditik bizi da Bilbon.