Bidebarrietako liburutegiaren aurpegi garbiketa

uriola.eus 2015ko uzt. 17a, 08:00

Argazkia: blogbibliotekak.bilbao.net

Eraikinaren fatxada zaharberritzen ari dira azken asteotan. Garbiketa eta konponketa lanak egiteko andamioarekin babestu dute liburutegiko aurrealdea.

Hiru urteko lanen ostean 1891. urtean inauguratu zen Severino de Achucarro arkitektoak diseinatutako eraikina Bidebarrieta kalean. 1983ko uholdeetan kalte handiak jasan zituen bai eraikinak bai liburutegiak gordetzen zituen ondareak ere. Orduan bost urtez luzatu ziren zaharberritze lan handiak egin ziren bertan. 1988an liburutegiak ateak zabaldu zituen berrio ere. Harrezkero ez da erakinean zaharberritze lanik egin.

Azken asteotan eraikineko elementuak -zorroten, harri, mentsula, kapitel eta erlaitzak- garbitu eta berriztatzen ari dira beharginak. Ia uda osoa emango dute obretan. Lanek iraun bitartean liburutegiak zabalik jarraituko du.

 

blogbibliotekak.bilbao.net