Ur mozketa Loteria kalean

uriola.eus 2015ko abu. 3a, 09:00

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, bihar, abuztuak 4, asteartea, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko da Loteria kaleko 1etik 4ra bitarteko zenbakietan.

Udal sarean balbula bat konpontzeko egin beharreko lanek eragingo dute ur-horniduraren zerbitzu-etena.