'Temps De Can Vi(e)s' dokumentalaren aurkezpena gaur, 7Katuko formakuntza jardunaldietan

7Katu Gaztetxea 2015ko ira. 23a, 11:00

Kurtso berria hasi da eta gaztetxean ere indarrez ekin diogu lanari. Bizitzea tokatu zaigun gizarte honetan, itsu nahi gaituzte. Markatutako bide bat jarraitzen ikusi nahi gaituzte. Gure beharra da ordea, markatutako doktrina horiekin apurtu eta gure bide propioak eraikitzea, beste mundu bat posible dela erakustea eta horren alde lan egitea.

Gaztetxeak borroka eremua dira. Gazteon bizitzak antolatzeko beste modu bat. Beste gizarte eredu bat bizi ahal izateko unibertsitateak. 

Formakuntza eta borroka geroz eta beharrezkoak dira, eta aurten ere horretarako aukera izango dugu 7Katu gaztetxea. Elkarrekin ikasiz, formatuz, borrokatuz eta gozatuz.

 

FORMAKUNTZAZ KONTZIENTZIAK IRAULIZ!

http://www.bizitoki.org

Hitzaldi guztiak 18:30ean hasiko dira.

Asteazkena 23: "TEMPS DE CAN VI(E)S" dokumentalaren aurkezpena, protagonistekin. (AldarriCATuz)

Osteguna 24: HEZKUNTZA ERREFORMAK EHn (Ikasle Abertzaleak) + PURO LUEGO (kontzertu akustikoa)

Astelehena 28: ERREFUXIATUEN KONTURA KONTZIENTZIAK LASAITZEN (Asier Blas politologoaren eskutik)

Asteazkena 30: JAUZIA proiektuaren aurkezpena (Egileen eskutik) Info+ hemen

Osteguna 1: Eraldaketa sozialerako bidean, eskolari alternatiba: BIZI TOKI + EKIA taldea (Kontzertu akustikoa)

Ostirala 2: HERRIAK LIBRE eguna (Askapena)