Frantzia hegoaldean erbesteratutako errepublikanoen alaba den Lydie Salvayrek, Espainiako Gerra Zibilean girotutako eta frantsesaren eta gaztelaniaren arteko hibrido batean idatzitako lana aurkeztuko du. Idazlea horretaz baliatzen da bere amaren hitz egiteko modua erakusteko. No llorar 1936ko udan hasten da, Gerra Zibilaren hasieran. Idazlearen amaren, Montseren, kontakizun pertsonalarekin hasten da. Garai hartan, landa giroko Kataluniatik zetorren 15 urteko neska gaztea zen, askatasunaren aldeko abenturaren tentazioak eramana, eta alaba bat emango zion gazte frantses batez maiteminduta, bat-batean Diego izeneko mutil andaluziar batekin ezkondu eta harekin Frantziara ihes egin aurretik. 90 urteko emakume zahar bilakatuta, liburuaren narrazioaz arduratzen den alabari transmititu dio familiaren historia.
Egileak, bere amaren historia Georges Bernanos idazlearen historiarekin kontrajartzen du. Idazle monarkiko, katoliko eta Frantziako tradizioen jarraitzailea, Charles Maurras politikari ultraeskuindarretik gertu zegoena, Mallorkan zegoen altxamendu militarra hasi zenean, eta nazionalen alde agertu zen arren, Francok egindako astakerien kontra azaldu zen Los grandes cementerios bajo la luna saiakera lanean. Salvayrek historia beraren bi eszena, bi esperientzia eta bi ikuspegi kontrajartzen ditu.
Lydie Salvayre (Autainville, 1948) Hizkuntza Modernoetan eta Medikuntzan lizentziatu zen, eta ondoren Psikiatrian espezializatu zen Marseillan. Bertan urte luzez aritu zen psikiatra gisa Bouc-Bel-Air-eko klinika batean. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran aldizkari batzuetan idazten hasi zen. Hogei liburu inguru idatzi ditu. Bere eleberrietako batzuk antzerkirako egokitu dira, “La puissance des mouches” eta “Les belles âmes”, besteak beste, eta bere hainbat testu musikarako ere moldatu dira.
Parisen jaiotako (1951) Gorka Landaburu kazetariari dagokionez, hainbat komunikabidetan egin du lan (Agencia EFE, Radio France, Radio Euskadi, Agencia REUTERS, etab.) eta gaur egun Cambio 16 astekariaren eta Aldaketa Hamasei aldizkariaren zuzendaria eta argitalpen kontseiluko presidenteordea da.