Andeka Gorrotxategik eta Carmen Solidek ahotsak elkartuko dituzte Verdi eta Pucciniren ariak abestuz

uriola.eus 2015ko ira. 21a, 10:00

Arriaga Antzokiak oso emanaldi berezia jasoko du; gaur egun indar gehien hartzen ari diren lirikako artista gazteetako biren eskutik: Andeka Gorrotxategi tenorea eta Carmen Solis sopranoa. Biek opera gala eskainiko dute bihar, asteartea, irailak 22, 20:00etan, Ruben Fdez. Aguirre maisuak lagunduta. Bertan historiako konpositore handienetako biren aria eta abesti ezagunenetako batzuk interpretatuko dituzte: Giuseppe Verdi eta Giacomo Puccini.

Ikus-entzuleek, beste batzuen artean, Attila edo Otello bezalako Verdiren goi mailako lanetatik ateratako piezak eta Tosca edo Madama Butterfly bezalako Pucciniren lanak entzun eta ezagutuko dituzte. Beraz, goi mailako programa lirikoaz ari gara hitz egiten, Andeka Gorrotxategiren eta Carmen Solisen ahots bikainetaz (bakarka edo biak batera).

Andeka Gorrotxategi karrera bikaina ari da gauzatzen eta, azken bi urteetan mundu osoko antzoki garrantzitsuenetako batzuetan aritu da, XX. mendeko opera interpretazioa markatu zuten gizonezkoen ahots handiak gogora ekartzen dituen ahots ederrari esker. Carmen Solis sopranoak, bere aldetik, nazioarteko sari ugari ditu, herrialde askotako eszenatoki handietan egindako lan bikainari esker. Leku horietan, Placido Domingo, Pedro Halfter edo Daniel Lipton bezalako izen handien esanetara aritu da. Eurekin batera, Ainhoa Arteta edo Carlos Alvarez bezalako bakarlari handien ohiko pianojolea eta Europa osoko opera panoramako abeslari askoren laguntzailea den Ruben Fdez. Aguirre, arituko da. Askotan entzun ahal izan dugu Arriaga Antzokian.

Ikuskizunerako sarrerak, 9,50 eta 32 euro artean eskuratu daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.