'Buena gente' lana Arriagara helduko da Veronica Forque protagonistarekin

uriola.eus 2015ko ira. 23a, 09:55

Arriaga Antzokiko eszenatokira itzuliko da, mundu osoan arrakasta handia lortu duen, David Lindsay-Abaire Pulitzer Sariaren irabazlearen Buena gente lana. Broadwayn kritikaren eta ikus-entzuleen aldetik sari eta txalo gehien jaso dituen antzezlanetako bat da. Arriaga Antzokiak David Serranok egindako gaztelaniazko bertsioa jasoko du eta bera izango da lanaren zuzendaria.  

Buena gente, hainbat antzokitan lortu duen arrakasta handiaren abalarekin eta  Veronica Forque bezalako antzezle protagonistaren partaidetzak ematen duen bermearekin helduko da Bilbora. Berarekin batera, Pilar Castrok, Juan Fernandezek, Susi Sanchezek, Malena Gutierrezek eta Diego Parisek osatutako antzezle talde ikusgarria arituko da.

Umorez, emozioz eta sentsibilitatez betetako antzezlanak, pertsona heldu arrunt batek, bere bizitzarako aukera berriaren bila egiten duen bidean, amore ez emateko dituen erronkak, leialtasunak eta desioak aztertzen ditu.

Ikus-entzuleek datozen lau egunetan gozatu ahal izango dute antzezlan bikain horretaz Arriaga Antzokian, estreinaldia bihar, ostegunean, irailaren 24an izango delako eta azken emanaldia igandean, 27an. Dena den, bost emanaldi izango dira, larunbatean Buena Gente lanaren bi saio eskainiko direlako. Horrela, funtzioen ordutegiak hauek izango dira: ostegunean, irailaren 24an eta ostiralean, 25ean, arratsaldeko 20:00etan, larunbatean, irailaren 26an, 18:30etan eta 21:00etan, eta, azkenik, igandean, 19:00etan. 

Sinopsi 

Ongi etorriak bizitza errealera. Ongi etorriak Margaritaren (Verónica Forqué) bizitzara. Ia hirurogei urte dituen emakumea, berrogei urteko neska urridun baten ama ezkongabea. Margarita bere lanetik kaleratua izan da duela denbora gutxi, eta denok dakigu bizitza errealean ez dagoela lan eskaintza askorik bera bezalako emakume batentzat. Baina Margaritak, berrogei urte geroago, Raúl (Juan Fernández) aurkituko du, bere gaztaroko maitasuna, gaur egun ospe handiko sendagile aberats bilakatua. Bere bizitza osoan inori laguntzarik eskatu ez dion Margaritak salbuespena egin beharko du agian.

Sarrerak

Antzezlanerako sarrerak 8,50 eta 25 euro artean eskuratu daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.