Bidebarrieta kulturguneak 'El peligro de creer' liburuaren aurkezpena jasoko du

uriola.eus 2015ko ira. 24a, 09:15

Luis Alfonso Gamez kazetariaren 'El peligro de creer' (Ed. Léeme) azken liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du Bidebarrieta Kulturguneak astelehenean, irailak 28. 200 orrialde baino gehiagotan argi eta ondo dokumentatuta, mediumek, sendagile alternatiboek eta bestelakoek jendea engainatu, dirua atera eta haien sentimenduekin, eta are arriskutsuagoa, osasunarekin, jolasten dutela azaltzen du.

Topaketan elkarrizketa izango dugu egilearen eta liburuaren hitzaurrea idatzi duen eta, gainera, 'Escepticos' (EiTB) eta 'Orbita laika' (La 2) dibulgazio programen gidoilari eta sortzaile eta 'Mi mesa cojea' blog ezagunaren egile den Jose A. Perez Ledoren artean. Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etan, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

'El peligro de creer' liburuak gezurren, sinesmen faltsuen, medikuntza alternatiboen… azterketa eszeptikoa egiten du. Desinformazioa gero eta leku zabalagoa lortzen ari da itxurazko egiantzekotasuna askotan, arrazoiari eta zientziari tokia irabazten ari zaiola dirudien mundu honetan. Geure burua engainatzeak edo beste batzuek gu engainatzeak arriskuan jar ditzake gure osasuna, gure finantzak, gure ongizatea eta baita gure bizitza ere. 

Edozein izkinatan gure ahultasun uneei etekina ateratzeko prest dauden mota guztietako iruzurgileak egon daitezke ezkutatuta. Horrela, liburuaren orrialdeak mediumez, parapsikologoz, zahoriez, grafologoz, homeopataz, igarlez, telepredikariz, kiropraktikoz… beteta daude, baina baita iruzurgileak agerian uzteko lan egiten duten zientzia gizonez eta emakumez ere.

Luis Alfonso Gamez plater hegalariek erakarri zuten nerabezaroan, eta handik denbora gutxira Alde Ilunera erori zen. Gaztaroko ahultasun horien ondorioak misteriotsua denaren aurreko neurririk gabeko jakin-mina eta sinesgaiztasun sendaezina izan ziren. Bizitza kazetari gisa ateratzen du aurrera, eta telebistako Escépticos seriea gidatu du, pentsamendu kritikoaren sustapenera zuzendutako Espainiako lehenengo ekoizpen lana. Horrez gain, pseudozientziak era kritikoan aztertzen dituen Mangonia blogaren egilea ere bada. 

Dibulgatzaile gisa aritu da Punto Radio, Radio 3 eta Radio Nacional de España irrati kateetan eta zientziaren dibulgaziorako 'Orbita laika' (La 2) programan. 'La cara oculta del misterio' (2010) eta 'Cronicas de Magonia' (2012) liburuak ere idatzi ditu. 

Jose A. Perez Ledori dagokionez, gidoilari, zutabegile eta 'Orbita laika' programaren zuzendaria da. 'Hoy por hoy' (Cadena SER) eta 'Mas que palabras' (Radio Euskadi) irrati saioetan aritzen da eta, horrez gain, eldiario.es, CienciaXplora, Publico, El Confidencial, Orsai eta Jot Down argitalpenetan idazten du. 'Mi mesa cojea' bloga Sarean gehien jarraitzen denetakoa da, eta hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu. Horien artean Kazetaritza Digital Kongresuak ematen duen Blasillo de Huesca izenekoa, Estatu osoko garrantzitsuenetakoa.