Horrela, eguerdiko 12:00etan Unamuno Plazak lore eskaintza, eta Udalak, Don Migueli omenaldia eskainiz, urtero egiten duen adierazpen instituzionala jaso du. Aurten, Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea izan da lore-eskaintzaren buru. Arratsaldean, 19:30etan, Bidebarrieta Kulturguneak, Juan Arana Cobos filosofoak, Liverpooleko Unibertsitateko Ikasketa Hispaniarren Sekzioko Euskal Hizkuntza eta Kultura doktoreak eta Nevadako Unibertsitatean (Reno – AEB) Euskal Ikasketetan Doktoreak eman duen 'Unamuno y Oteiza contra el angel. Claves para la estrategia estetico-politica' hitzaldia jaso du.
Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Filosofian eta Letretan lizentziatua, bere ikerketak euskal artean eta, batez ere, Jorge Oteizaren irudian zentratu ditu. 'Juan Arana Cobos Oteiza y Unamuno: dos tragedias epigonales de la Modernidad' liburuaren egilea da. Bertan, Oteizaren pentsamenduaren egituraketan eta erlijio gatazka unamunoarrean duen identifikazioan izan zuen eragin garrantzitsua aztertzen du egileak. Bertan, Unamunok, ikerketa artistiko eta intelektual prozesu osoan Oteizaren ondoan egon zen eta bizitzari buruzko ikuspegi tragikoa eman zion funtsezko filosofo gisa izan zuen presentzia aztertzen du.
Izan ere, Oteizak sarritan aipatzen eta komentatzen du filosofoa funtsezko lanetan, 'Interpretacion estetica de la estatuaria megalítica americana, Quousque Tandem…!' edo 'Ejercicios espirituales en un tunel' izenekoetan, eta etengabeak dira erabat unamunoarrak diren gaiei eta ideiekin duen elkarrizketari edo borrokari buruzko erreferentziak. Gainera, berandu egindako busto bat eta ohar eta argitaratu gabeko hainbat idazki eskaini zizkion Unamunori.
Gai horiek guztiak landu dira Deustuko Unibertsitateko irakasle Jose Antonio Ereñok aurkeztu duen topaketa horretan. Jose Antonio Ereño Miguel de Unamunoren bizitza eta lana ondoen ezagutzen dutenetakoa da.
Argitalpenak
Horrez gain, Unamunoren Egunaren ospakizunarekin bat etorriz, Kultura Sailak, Devenir (www.devenir.es) eta Erein (www.erein.eus) argitaletxeekin batera, duela hamabost urte baino gehiagotik Bilboko Udalak antolatzen duen Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketako 2014ko edizioan saritutako saiakerak argitaratu ditu. Alberto Sucasas galiziarraren 'La shoah en Levinas: Un eco inaudible' kalitate literario eta akademiko handiko testua, eta Jurgi Kintanaren 'Azkue bilbotar ezezaguna' izan ziren Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren XV. edizioaren irabazleak. Edizio horrek inoiz baino lan gehiago jaso zituen, gaztelaniaz idatzitako 93 saiakera eta euskaraz idatzitako 7.
Santiago de Compostelako Unibertsitatean Filosofian lizentziatua eta doktorea da Alberto Sucasas. Filosofiako irakaslea da han 2008az geroztik. Juduen pentsamendua (Levinas eta Derrida gehienbat) eta Shoah-en eragin filosofikoa dira bere ikerketa arloko jardunaren muina. Zenbait ikertaldetako kide izan da, Reyes Mate doktoreak zuzendutako 'La Filosofia despues del Holocausto' (Filosofiako Institutua-CSIC, Madril) taldekoa, berbarako. Bost liburu idatzi ditu: 'El rostro y el texto. La unidad de etica y hermeneutica', 'Memoria de la Ley. Ensayos sobre pensamiento judio', 'Levinas: lectura de un palimpsesto', 'La musica pensada. Sobre Eugenio Trias' eta 'Celebracion de la alteridad. Cinco ensayos levinasianos'. 30etik gora kolaborazio egin ditu liburuetan eta 20tik gora artikulu aldizkari espezializatuetan.
'Azkue bilbotar ezezaguna', Jurgi Kintanak bere ikerketa askotan lantzen duen Resurreccion Maria de Azkueri buruz idatzi duen azken lana da. Jurgi Kintana (Bilbo, 1975) Historian lizentziatu eta doktore da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle. 13 artikulu idatzi ditu aldizkari espezializatuetan, eta hiru liburu ere argitaratu ditu: 'Judu herriaren ibilbide luzea', 'Vizcaytik bizkaira' eta 'Intelektuala nazioa eraikitzen', azken bi horiek R.M. Azkue euskaltzainaren lanari eta ondareari buruzkoak.
Bi liburu horiek denbora gutxi barru egongo dira liburutegietan salgai, eta maileguan eskuratzeko prest Udal Liburutegi Sarean.