Aurreko urteetako irabazleen artean daude, Idoia Garzes, Teresa Calo, Gaizka sarasola, Mikel Mikeo, Fredi Paia, Pedro Zabalza, Galder Perez, Javier Cillero, Kepa Gallego, Aizpea Goenaga edo Oier Guillan, besteak beste.
Parte hartu ahal izateko hauek dira jarraitu beharreko arauak:
1. Kafe–teatrorako edo formato txikiko antzerki–lanetarako gidoiak aurkeztuko dira. "Formato txikia"-k zera esan nahi du, lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak direla eta bere ekoizpena eta banaketa "erreza" izan daitekela. Lanaren luzera 30 minututako antzezlan bati dagokiona izango da, gutxi gorabegera.
2. Modalitate bi egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Gidoi modalitate bakarrean aurkeztu daiteke obra bakoitza. Erderazko lanen egileek Euskal Erkidegoak edo Nafarrokoak izan beharko dute.
3. Saria 1.200€ izango da euskarazko modalitatean eta 1.200€ gaztelaniazkoan.
4. Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira. Beste lanen batetik egindako itzulpenak edo moldaketak ez dira jatorrizkotzat joko.
5. Gidoiak emailez bidaliko dira Kafe Bar Bibaora, info@bilbao-cafebar.com 2015ko abenduaren 31 (barne) bitartean.
Bi fitxategi bidaliko dira mezu berean izen hauekin: X-testua eta X-datuak (X = antzezlanaren izenburua).
X-testua fitxategian gidoia joango da, egilea identifikatu barik.
X-datuak fitxategian, aldiz, egilearen datuak: Izen-abizenak, bizilekua, telefono zenbakia...
Horrez gain, gutun bat bidaliko da Kafe Bar Bilbaora (Kafe Bar Bilbao - Plaza Berria, 6 - 48005 Bilbo). Bertan, NANaren fotokopia bat eta zinpeko aitorpena, sinatuta, zera adierazten: gidoia jatorrizkoa eta argitaratu gabea dela, ez dela beste lan batetik moldatua edo antzezturiko lan batena, ez dela izan beste lehiaketaren batean saritua eta ez dela itzulpena.
6. Epaimahaiak kontuan hartuko du lanaren kalitatea (teatrala, literaturarena…) eta antzezgarritasuna; hau da, lehenengo arauan apaitutako formato txikiko antzerki–lanetarako gidoia izatea.
7. Epaimahaiak ahalmen guztia edukiko du sariak emateko edo eman barik uzteko, hala balegokio. Arauok interpretatu ahal izango ditu beharrezkoa balitz, baita epaimahaikoen jardun–arauak finkatu ere. Epaimahaikoen erabakia apelaezina da.
8. Saritutako lanen eskubideak egilearenak izango dira betiere, baina Kafe Bar Bilbaok baimena izango du lana bere webean publikatzeko edo liburu batean argitaratzeko, bai eta irakurketa dramatizatu bat antolatzeko (TARTEAN teatroa).
9. Edozelan ere, saritutako lanak argitaratu edo antzeztuko balira, Kafe Bibaok esku hartu barik, publizitaterako euskarri grafiko eta ikus-entzunezko guztietan sari hau jaso duela aipatu beharko da.
10. Lehiaketa honetan parte hartzeak arauok osorik onartzen direla esan nahi du.