Mundu osoko konpainia garrantzitsuenekin aritu diren nazioarteko bost koreograforen bost sorkuntza lan berri jasotzen dituen ekoizpena da, Arriaga Antzokia bera koekoizlea izanik. Itzik Galilik, Lukas Timulakek eta Jone San Martinek kalitate maila gorenena erakutsi dute dantza garaikide barruan mundu mailan, eta euren piezak, indar eta adierazkortasun izugarria erakutsi duten bi koreografo berriren piezekin konbinatzen dira ikuskizun honetan: Judith Argomaniz eta Christine Hassid. Bestalde, zuzendari artistikoa Adriana Pous izan da, obrari osotasuna emateko ezinbesteko lana burutu duena.
Aureo osatzen duten bost pieza koreografiko laburrek, estilo anitzetako dantza "dastatzeen" segida izan nahi dute, eta euren arteko loturaren ardatza nazioarte mailako kalitatea da. Hala ere, kalitatea eta bikaintasuna ez dira urrun egotearekin lotu behar. Alderantziz, proposamen horren balio nagusietakoa irisgarritasuna da, ikus-entzule guztiek goza ditzaketen proposamen eszenikoak baitira, dantza adituek zein dantza ikuskizun batera inoiz joan ez direnek.
Sorkuntza-lan anitzen "dastatze" hori, Dantzaz konpainiak Aureo lanean duen inspirazio nagusietakoa da. Bestea, ikuskizunari izena ematen dion hitzaren jatorriarekin dago erlazionatuta, antzinako Greziatik artearen munduan asko erabili izan den "Zenbaki Aureotik, Urrezko zenbakitik", "proportzio jainkotiarra" ere deitu izandakotik, hartua. Izan ere, proportzio horren bilaketak eraman du kalitatea eta gertutasuna, bikaintasuna eta ikusgarritasuna, egile eta sorkuntza-lan handiak mota guztietako ikus-entzuleak dituena, espazio anitzetan… uztartzen dituen ikuskizun hau prestatzera. Aureo ez delako eszenatokian soilik gauzatzen, Arriaga Antzokira hurbiltzen diren ikus-entzuleek egiaztatu ahal izango duten bezala.
Ikuskizunerako sarrerak 6,50 eta 21 euro bitartean eskuratu daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.