Udalak berriro ekingo dio 'Conversaciones con sostenido' udazkeneko musika zikloari, non aurten ere Euskal Herriko musikaren eszenatokian erreferenteak diren hainbat musikarik parte hartuko duten. Gaur, asteazkena, urriak 7, 20:00etan Bilborocken izango den lehenengo saioan B.C. Bombs/Turbofuckers eta Radiocrimen arituko dira.
Gazteria eta Kirol Sailak 'Conversaciones con Sostenido' ziklo honekin Bilborock Aretoa musikarako gune integral bat bilakatu nahi du, estilo ezberdinetako emanaldiez gozatzeko toki izateaz gain, musikari berriak eta eskarmentudun artistak solasean aritzeko, era lasai eta hurbil baten eztabaidatzeko, esperientziak elkarbanatzeko eta musikaz hitz egiteko elkartu ahal izateko toki ere izan daitela.
Ziklo honek, saio bakoitzean musika-estilo berdineko profesional bat eta amateur bat elkartuko ditu. Formatu honek bilbotar Aretora euskal panoramako izen onenetako taldeak erakartzea ahalbideratuko du.
B.C. Bombs/Turbofuckers eta Radiocrimen
B.C. Bombs/Turbojuckers: Basque Country Bombs 2009an sortutako Bilboko banda bat da. Talde honek B.C Bombs, etenda duten proiektuaz, eta Turbofuckers, bere abentura berriaz hitz egingo digu. Talde honetako kideak izen oneko hainbat punk bandatan ibiliak dira, besteak beste Takikardia oi!, Combat Skulls, Die for This, Paso Killers, Kobalto, Komadreja edo Rooster Beat. B.C. Bombs taldeak Bilborocken grabatu du bere diskoetako bat.
Radiocrimen: tokiko punk panoramako beterano edo eskarmentu handiko klasikoak dira talde hau osatzen dutenak. Esperientzia handiko banda izanik, hainbat taldetan ibilitako musikariek osatzen dute, hala nola Rat-Zinger, Zer Bizio, Punk Guerrilla, Disturbio 77, El Paso Killers, M8-Psycho, Deskonzierto, La Casa de Usher eta Escorbuto ere bai. Gaur egungo musika arloan onenetakoa den Manerasdevivir bloggak zioen bezala: "Radiocrimen soinua betiko, gaueko eta atzeko kaleko punka rock-a da, Txarly-ren ahots nekromantikoaz bildua”.