Milladoiroren folka eta Mafalda Arnauthen ahotsa Arriaga Antzokian

uriola.eus 2015ko urr. 14a, 07:30

Gaur, urriak 14, 20:00etan, Arriaga Antzokian, Milladoiro folk talde galiziar legendarioa ikusteko aukera egongo da, Mafalda Arnauth abeslari portugaldarraren laguntzarekin. Oraindik ere, sarrerak eskuratu daitezke 12 eta 25 euro bitartean. 

21 disko argitaratuta, taldearen abestiak hainbat motatako bildumek osatutako 11 diskotan (gehienak folkarekin, musika zeltarekin edo world music izenekoekin erlazionatutakoak), partaidetza filmen 6 soinu bandatan eta mota guztietako ikuskizunen 11 bandatan, erakusketetan edo taldeentzako eta abesbatzentzako lanetan, magia ikuskizunetan edo Real Club Celta Vigo bezalako futbol talde baten 75. urteurren ospakizunetan… Horiek dira, oso hitz gutxitan, gaur, urriak 14 (20:00etan), Arriaga Antzokia bisitatuko duen Milladoiro banda galiziarraren ibilbideak eman dituen zifra eta datu aipagarrienak.

1978an sortu zenetik mundu osoan kontzertuak emateari utzi ez dion talde bati buruz ari gara, bi urte geroago, 1980an, 'A Galicia de Maeloc' lehenengo diskoa argitaratu ondoren, batez ere. Beraz, 37 urteko ibilbidea da, eta ibilbide horretan talde galiziarrak sari asko jaso ditu eta mota guztietako artistekin aritzeko aukera izan du.

Horrela, Bilbon, ikus-entzuleek luxuzko lankidetzaz gozatzeko aukera izango dute, Milladoirorekin batera, 2008an argitaratu zen 'A Quinta das Lagrímas' lanean ere taldearekin aritu zen Mafalda Arnauth artista portugaldarra igoko baita eszenatokira. Lisboako konposatzaile eta abeslariak 15 urte baino gehiago daramatza errepidean. Urte horietan, bere herrialdeko ahots ezagunenetakoa eta Portugaletik kanpo oihartzun gehien artistetakoa bilakatu duten 7 disko argitaratu ditu. 

 

Etengabeko bilaketan

Milladoirok hiru hamarkada baino gehiago daramatza pentagrama bakoitzaren atzean edertasuna bilatzeko ahaleginetan, eta gaur egun ere harmoniaren bila jarraitzen du, mugarik gabeko espiral luzearen erdigune gisa Galizia duen ibilbidean.

Xosé V. Ferreirós, Nando Casal eta Moncho García nekaezinak, Milladoiroren hasieratik taldeko kide direnak, buru dituen seikotea, Bilbon dituen jarraitzaile ugari eta leialekin elkartuko da berriro ere Arriaga Antzokian, Euskal Herrira datorren bakoitzean gertatzen den bezala. 

 

Taldekideak

Gaur egun Milladoiro taldea honako kideek osatzen dute:

- Xose V. Ferreiros: Gaita, oboea, tin whistlea, mandolina, uillean pipesa, bouzoukia eta panderoa.

- Nando Casal: Gaita, klarinetea, tin whistlea, panderoa.

- Moncho Garcia: Perkusioa.

- Manuel Riveiro: Akordeoia, teklatuak. 

- Harry C.: Biolina.

- Manu Conde: Gitarra akustikoa, bouzoukia

 

Sarrerak

Ikuskizunerako sarrerak 12 eta 25 euro bitartean eskuratu daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.