Bidebarrietako literatura tailerrean izena emateko epea zabalik da

uriola.eus 2015ko urr. 19a, 08:30

Argazkia: Susa argitaletxea

Literaturaren inguruan biltzeko gunea. Iritziak partekatzean eta irakur-esperientzia handitzean interesaturik dauden guztientzat.

Isabel Etxebarriak zuzenduko du literatura tailerra. Genero, idazle eta gai desberdinak jorratzeko hainbat proposamen egingo ditu. Zenbait euskal idazleekin solasaldiak egiteko aukera ere izango da.

Tailerra, azaroaren 18tik ekainaren 15ra izango da.

Asteazkenero, hilean behin, Bidebarrietako Liburutegian, 18:00 – 20:00.

Izena emateko epea: urriaren 18tik azaroaren 10era.

Tel: 944162988                          

Eposta: animacion@ayto.bilbao.net

Plaza kopurua mugatua izango da: Plaza emateko zozketa, azaroaren 11an izango da Bidebarrietako Liburutegian.

 

Jorratuko diren liburuen zerrenda

Azaroak 18: Lorea Gernika, andrazko bat (Koldo Izagirre)

Abenduak 16: Back to Leizarraga (Kepa Altonaga)

Urtarrilak 13: Su zelaiak (Mikel Perurena) *

Otsailak 10: Soldaduaren itzulera (Rebecca West)

Martxoak 16: Narrazio guztiak (Joseba Sarrionandia)

Apirilak 13: Biribilgune (Katixa Dolhare) *

Maiatzak 18: Hain gutun luzea (Mariama Bâ)

Ekainak 15: Atertu arte itxaron (Katixa Agirre) *

*Egilea etorriko da

 

blogbibliotekak.bilbao.net