2015/10/22 18:30 - 21:00

MST Brasil + II. Castanya vs Espanya

MST Brasil + II. Castanya vs Espanya
7Katu gaztetxea, Alde Zaharra

Aste honetako ekitaldien barruan, ostegunean nekazaritza-lurren okupazioa eta elikadura burujabetza izango ditugu aztergai Movemento dos travalhadores Sem Terra (MST) mugimenduko kide den Amanda Verronerekin.

Jarraian, 'II. Castanya vs. Espanya' jai katalana egingo dugu, Catalunyako egoera Bilbora ekarri eta gaualdia elkarrekin hasteko.

Eta astero bezala, ostiralean gazte-potea gaztetxean!

 

Urriak 22 osteguna

18:30ean hitzaldia: 'Brasil: MST y reforma agraria: Una cuestión de justicia social'. Hizlaria: Amanda Verrone, nekazal zuzenbidean eta giza eskubideen ikerlaria.

21:00etan 'Castanya contra España': gaztainak, panellets, ratafia eta katalanar musika. Gaztainaz gain, herrialde katalaneko edari tipiko bat, mistela, banatuko da. Musika ez da faltako, ezta Espainaren diana. Somera kaletik egingo dute kalejira musikatua Oier Palomo i Andrea Ulloaren eskutik.