ArteDramaren 'Etxekoak' taulara bidean

uriola.eus 2015ko urr. 20a, 08:00

Azaroaren 1ean estreinatu ostean, Jon Gerediagak idatzi eta Ander Lipusek zuzendu duen 'Etxekoak' antzezlana azaroaren 18an helduko da Bilbora, Arriaga antzokira.

Euskal Herriko etxe batean gertatzen dira 'Etxekoak' ikuskizuneko ekintza guztiak. Etxe horretan bizi da Jon Gerediagak sortu duen istorioko lau pertsonaietako bat, Maddi. Maddik Mamadou maite du. Halaxe dio bere bihotzak. Baina etxean ezin du edonor sartu. Hala dio legeak.

Maddi, Goio (Maddiren osaba tentela), Imanol (Goioren anaia eta Maddiren osaba) eta amama (Maddiren amama eta Goio eta Imanolen ama) dira lau pertsonaiak. Kristiane Etxaluz, Javier Barandiaran, Ander Lipus eta Maika Etxekopar aktoreek gorpuztuko dituzte.

'Etxekoak' ArteDramaren ekoizpena da.

www.etxekoak.eus

www.teatroarriaga.com