Arriagan kontzertu bikoitza emanez ekingo dio Ken Zazpik bira berriari

uriola.eus 2015ko urr. 27a, 08:15
Argazkia: Arriaga Antzokia

Azaroaren 20an kaleratuko du taldeak bere estudioko lan berria, 'Phoenicoperus', eta 2016ko urtarrilaren 8 eta 9an eskainiko ditu 'Phoenicoperus' birako lehen bi kontzertuak Arriaga antzokian. 

Ken Zazpi taldearen bira berriaren eta azken lanaren, zortzigarrena, mundu mailako estreinaldia Bilboko Arriaga Antzokian izango da.

Duela aste batzuk iragarri zuen taldeak, sare sozialen bidez, 2016ra arte ez direla oholtza gainera aterako, eta halaxe egingo dute.

Zuhaitz Adorlatuak abestia izan da taldeak ezagutzera eman duen 'Phoenicoperus' laneko aurrerapen-kantua.

 

Ken Zazpi

Euskal Herriko pop-rock talde ezagunenetako bat, eta halaxe frogatzen dute bai prentsa espezializatuak eta bai talde honen diskoak milaka erosten dituen publikoak. Funtsezko eta benetako talde batek oinarrizko ezaugarri batzuk bete behar ditu: abesti iradokitzaile eta eraginkorrak sortzen jakin behar du, gai izan behar du kalitate oneko interpretazioak egiteko, eta soinu-ekoizpen sistema egokiak erabili behar ditu abestiek barruan duten indar guztia azaleratzeko. Hori dela eta, hala diskoan nola zuzenean Ken Zazpik ederki jakin du bere publikoaren arreta gatibatzen: konposizio bikainak, lelo pipertsuak eta aire kontsolagarriko hitzak, bizipoz eta sentimendu sakonen sorrarazleak entzulearen bihotzean.

Sarrerak 12 eta 20 euro bitartean salgai daude.

www.teatroarriaga.com