Burdin Festak alaituko du Martzana kaia

uriola.eus 2015ko urr. 30a, 07:51

Bihar, urriak 31, larunbata, egun osoan zehar, burdin-meatzeen festa egongo da Martzana kaian. Besteak beste, mineralen erakusketa eta salmenta, haurrentzako jolasak edota merkatua egongo dira. 

Hitzordua Alde Zaharreko merkatarien elkarteak, Bilbao Historikok, Udalak, Erriberako merkatuak, Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako merkatarien eta enpresen elkarteak eta Bilboko Berreginen Museoak antolatu dute eta herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete.

 

II. Burdin Festa - Egitaraua

Goizean, 11:00etatik 15:00etara

- Mineral erakusketa eta salmenta. Burdin azoka

- Haurrentzako burdin-jolasak

- Harri-zulatzaile erakusketa-proba

Arratsaldean 17:00etatik 21:00etara

- Artisautza berria merkatua

Egun osoan

- Bilboko Berreginen Museoan doako sarrera

- Giroa alaitzeko musika