Euskadi-Kuba, Ernai Bilbo eta Cubainformacionek bat egin dute 7Katu gaztetxearekin gaur egun Kubak bizi duen egoera aztertu eta ulertzeko. Horretako mahaingurua antolatu dute 19:00etan. Bertan parte hartuko dute Lazaro Oramasek, Euskal Herrian bizi den kubatarrak, Mustapha Alik, Kuban trebatutako abokatu saharauiak, eta Jose Manzanedak Euskadi-Kuba eta Cubainformacioneko kideak.
Sozialismo XXI. mendean, Kuba-AEB harremana, blokeoa, gazteriaren papera... izango dituzte hizpide, besteak beste, Kubako azken aldaketak jorratzerako orduan.
Mahainguruaren ostean, kubatar jaia antolatu dute. 21:00etatik aurrera, 7Katun eta Errondabiden, musika kubatarra eta edari kubatarrak izango dira.