Ekintzaz beteriko azaroa 7Katu Gaztetxean

uriola.eus 2015ko aza. 3a, 09:53

Urrian bezala, azaroan ere egitarau oparoa prestatu dute 7Katuko lagunek. Besteak beste, Euskararen Eguneko prestaketak, errepresioaren kontrako afaria, Hip-hop eguna, dokumentalak, zein tailerrak egongo dira. 

Egitaraua

- Azaroak 4, asteazkena: Gaztetxeko asanblada 19:30etan. 

- Azaroak 5, osteguna: Euskararen Eguna prestatzeko asanblada 18:30ean.

- Azaroak 6, ostirala: 18:00etatik 23:00etara, Potea gaztetxean eta mus txapelketa.

- Azaroak 7, larunbata: Fernando del Olmori, Perdiri, harrera.

- Azaroak 11, asteazkena: Gaztetxeko asanblada 19:30etan. 

- Azaroak 12, osteguna: Errepresioaren aurkako bertso afaria 20:30ean. 

- Azaroak 13, ostirala: 19:00etatik 23:00etara poteoa gaztetxean (36ko gerrako herri-musika eta irudiak).

- Azaroak 17, asteartea: gaztetxe asanblada. 

- Azaroak 18, asteazkena: Zohardia dokumentalaren proiekzioa 18:30ean. 

- Azaroak 19, osteguna: Nazioarteko ikasle jardunaldiak 18:30ean. 

- Azaroak 20, ostirala: 19:00etan, Gasteizko gaztetxearen dokumentala, 'Probatu ez duenak ez daki zer den hau'. 

- Azaroak 21, larunbata: Hip-hop Eguna (grafiti topaketak, hitzaldia, kontzertuak…)

- Azaroak 25, asteazkena: Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna. 

- Azaroak 26, osteguna: 20:00etan, gaualdi feminista. 

- Azaroak 27, ostirala: 20:00etatik 23:00etara poteoa gaztetxean. 

- Azaroak 28, larunbata: 20:30ean, Amnistiaren aldeko kontzertuak.