Maria Josefa Yzuel, 50 urteko eskarmentua zientziaren arloan

uriola.eus 2015ko aza. 19a, 08:00

Hainbat ikuspegitatik landuko du 'emakumea eta zientzia' paradigma Ellas hacen ciencia dibulgazio hitzaldi zikloak, eta hainbat emakume zientzialariren bizitza eta lana ezagutaraziko ditu. Gaur, hilak 19, zientziaren munduan 50 urte baino gehiagoko ibilbide profesionala duen Maria Josefa Yzuel izango da gonbidatua.

Ellas hacen ciencia zikloaren bosgarren edizioko hirugarren saioa izango da gaurkoa, Conversando con María J. Yzuel izeneko topaketa, hain zuzen ere. Bertan, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Irakasle Emeritu eta Argiaren eta Argian oinarritutako Teknologien Nazioarteko Urtearen (2015) Espainiako Batzordearen presidentearekin solasaldia izango du Javier San Martin kazetariak eta UPV/EHUko Zientziaren Gizarte Komunikazioko ikerlariak. 

Oraingo honetan solasaldia proposatuko da ikerketaren munduan 50 urte baino gehiagoko ibilbidea duen Maria Josefa Yzuelekin (Jaca, Huesca; 1940), zientziaren alderdi gizatiarrena aurkitzeko, optikak gure eguneroko bizitzari egiten dion ekarpenari eta Argiaren Nazioarteko Egunari buruz berba egiteko.

Argazkia: www.elconfidencial.com

Egitaraua azaroaren 26an amaituko da, Gotzone Barandika, Zientzia Fisikoetan doktore eta UPV/EHUko Kimika Inorganiko Saileko irakasleak emango duen hitzaldiarekin.  Hitzaldiaren izenburua Rosalind Franklin: la científica del ADN a quien quisieron ignorar izango da, eta DNAren helize bikoitzeko egitura aurkitu zuen arren Nobel saririk lortu ez zuen emakume zientzialari horri eskainita egongo da. 

 

'Ellas hacen ciencia' - Agenda

Azaroak 19  osteguna: Maria J. Yzuelekin hitz egiten. Hizlaria: Maria Josefa Yzuel Gimenez, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Irakasle Emeritua. Argiaren eta Argian oinarritutako Teknologien Nazioarteko Urtearen Espainiako Batzordearen presidentea (2015). Moderatzailea: Javier San Martin. Kazetaria eta Zientziaren Gizarte Komunikazioko ikerlaria UPV/EHUn.

Azaroak 26 osteguna: Rosalind Franklin: la científica del ADN a quien quisieron ignorar. Hizlaria: Gotzone Barandika. Zientzia Fisikoetan doktorea eta UPV/EHUko Kimika Inorganiko Saileko irakaslea.