Pianorako kontzertu horren egitaraua bi partetan banatuta egongo da. Lehenengoak, Teresina Jordá interpretearen semea den David Jordá konposatzailearen lau piezaren erabateko estreinaldia jasoko du, eta ondoren Teresinak bere konposizio lanetako bat joko du, Quimera azul (Palabras sonoras en el recuerdo) pianorako programa. Lan honen bitartez artistak musika maitasun ekintza badela eta hala izan behar duela adierazi nahi du.
Ondoren, kontzertuaren bigarren partean, piano joleak kontu handiz laztanduko ditu teklak, berak idatzitako beste lan bat eskaintzeko, Juana de Ibarburu, Antonio Machado, Federico García Lorca, Rafael de León, Pablo Neruda eta Cristina Lacasa poeten testuetan oinarritutako konposizio lanez osatutako Joyas de la poesía hain zuzen. Azken parte horretan, Teresina Jordárekin batera Mari Cruz Nevot rapsoda arituko da. Bera izan da testuak aukeratu dituena, literaturako estilo, garai eta testigantza mosaikorik zabalena biltzeko xedez.
Emanaldirako sarrerak 8 eta 12 euro artean eskuratu daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.