Marta (Maite Agirre) bere etxean sartuta, vodka edanez, Qué fue de Baby Jane filmaz liluratuta eta musikal bat egiteko ideiarekin zoratuta bizi den 60 eta 70 urte arteko emakumea da. Bere familiaren iragan ilunaren ondorioz minduta bizi den emakumea dirudi. Sara (Justi Larrinaga), antzeko adina duen ahizpa ezindua, zaintzen du, eta bien arteko harremana oso zaila da. Olivia (Olatz Gorrotxategi) adin ertaineko erizaina da (40 urte inguru izango ditu), eta astean behin doa etxera, laguntzaile gisa lan egiteko. Bera izango da ahizpa bien harremanaren hondatzearen lekuko… itxuraz.
Hori da Hermanas lanak, gaur eta bihar, hilak 11 eta 12, Arriagako Gelatxoen barruan eskainiko den Fer Montoyak idatzitako eta zuzendutako piezak kontatzen duen istorioa. Antzezlana giro ilunean gauzatzen da eta une batzuez zuri-beltzezko zinea gogorarazten du. Ekintzaren ardatzak beldurra, egonezina eta tortura psikologikoa dira. Misterioan, ahizpengan, gehiegikerietan eta tratu txar psikologikoan oinarritutako istorioa da, eta guztiaren atzean Qué fue de Baby Jane filma dago.
Antzezlana ikustera doazen ikus-entzuleak dena biltzen duen atmosferan sartuko dira, espazio klaustrofobiko batean ikus-entzuleak segurtasun ezaren sentsazioan murgildu nahi dituen Moon Produkzioaken antzerki esperimentu horri esker. Adrián G. De Los Ojosen musikak, Lorena Montenegroren jantziek eta Joseba Lazkanoren argiztapenak ere asko lagunduko dute giro beltz hori sortzen, Fer Montoya beraren, Iñigo Zabaltzaren eta Gorka Floresen eszenografian.
Sarrerak salgai daude www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.