Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziako arduradun Jose Antonio Aranda izango da klima- aldaketa Euskal Autonomi Erkidegora heldu den ala ez, eta fenomeno honek ekarritako balizko ondorioen eta gizakiarengan sortutako eraginen inguruko zalantzak argitzeko ardura izango duena.
Bilboko Udaleko Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Sailak eta Euskadiko Geologoen Elkargo Ofizialak antolatutako konferentzia 19:00etan hasiko da. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.