Alde Zaharreko gabonetako argiak pizteko zorian

uriola.eus 2015ko aza. 19a, 08:00

'Zonbi Eguna' laburreko aktore batzuk

Pedro Oleak zuzendu duen 'Zonbi Eguna' laburrean parte hartu duten aktoreetako batzuri egokitu zaie aurtengoan Alde Zaharreko gabonetako argiak pizteko ohorea.

Gaur, hilak 19, 20:00etan, Victor, Correo eta Sombrereria kaleak zonbiz beteko dira. Hain zuzen ere, Pedro Oleak zuzendu duen 'Zonbi Eguna' laburreko 17 zonbi dantzan ariko dira. Oleak berak ez du huts egingo Ale Zaharreko merkatarien elkarteak antolatutako urteroko hitzordura. 

Neorrealismoan oinarritutako argi zuri eta urre kolorekoak dira aurten nagusi, 130 guztira, Alde Zaharreko kaleetan paratu dituztenak eta horiek piztuko dituzte 21:00etan. Gabon zoriontsuak opatzeko brindisa ere egingo dute bertaratzen diren herritarrekin batera.

Argiez gain, asko dira urtarrilaren 5era arte Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak antolatu dituen ekimenak, honako hauek, besteak beste: 

Azaroak 27-29: Gabonetako Erdi Aroko azoka, Atxuriko Gizakundearen plazan.

Azaroak 27: Black Friday, beherapenen jardunaldia.

Azaroak 30: Ciber Monday, beherapenen jardunaldia Interneteko erosketetan.

Abenduaren 1etik aurrera: kalitatezko saski baten zozketarako kanpaina.

Abenduaren 1etik aurrera: Christmas lehiaketa.

Abenduak 3-6. 'Zonbi Eguna' laburraren proiekzioa Bilborocken.

Abenduak 9: 'Urrezko Kaiku' sariaren banaketa Euskal Museoan. 

Abenduak 17: 'Elkartasun-burgerra' Erriberako Merkatuan, Cáritasi laguntzeko.

Abenduak 18-19: abesbatzak kantuak Alde Zaharrean zehar. 

Abenduak 21: San Tomas azoka. 

Abenduak 21-23: Mari Domingik, galtzagorriek lagunduta, umeen gutunak jasoko ditu Erriberako merkatuan. 

Abenduak 24: galtzagorrien desfilea Alde Zaharrean, Arriagan Olentzerorekin bat egin arte + 'Olentzero kantuz' abesbatzak kantuan Alde Zaharrean zehar.

Urtarrilak 5: Erregetako elkartasun-opila Plaza Barrian, Cáritasi laguntzeko.

 

Erakusketak

Abenduak 26 - urtarrilak 6: jaiotzen erakusketa Santiago katedraleko klaustroan. 

Abenduak 28 - urtarrilak 6: jaiotzen erakusketa Pasoen Museoan.

Abenduak 1 - urtarrilak 4: jaiotzen erakusketa Eliz Museoan. 

Abenduak 18 - urtarrilak 6: Gabonart, Euskal Herriko Artisautza Azoka Areatzan.