Bere azken eleberrian Almudena Grandesek eten egiten du Gerra Zibilari buruzko seriea, egungo krisi ekonomikoaren eragina jasaten ari diren pertsona guztiei ahotsa emateko, bizirik irauteko egunero borrokan ari direnen bizimodua erakusteko xedez. Los besos en el pan lanak, elikagai urritasunaren aurrean gerraosteko belaunaldien ezaugarri bilakatu zen keinutik hartzen du izenburua.
Eleberrian, bi neska adiskidek gizon baten negarra entzuten dute alboko apartamentuan; emakume zahar batek Gabonak aurreratzea eta udazkenean ospatzea erabakitzen du, aldian behin berarekin jatera doan biloba animatzeko; familia batek bere lan bizitzari ekiten dio berriro landa ingurune batean, nekazaritza ustiapen bat muntatuz; bananduta dagoen emakume batek miresle sekretu bat aurkituko du taberna batean; emakume etorkin batek bere bisatua lortuko du azkenean…
Los besos en el pan lanak familien eta auzokideen, gurasoen eta seme-alaben, gazteen eta adindunen, bizitzako urtebete kontatzen du, aurrera egiteko ausardia duen ohiko jendea, beste garai batzuetan, eskerronaren seinale gisa, ogia musukatzen zutenen kemen berberarekin. Zume horiekin, eleberriak une gazi-gozoak sortzen ditu, maitasun istorio leunak, gure orainaldiaren erretratu zirraragarria bilakatzen diren jomugen bidegurutzean.
Almudena Grandes (Madril, 1960) 1989an egin zen ezaguna La Sonrisa Vertical XI. Saria irabazi zuen Las edades de Lulú lanarekin. Ordutik, etengabeak izan dira irakurleen eta kritikaren txaloak. Te llamaré Viernes, Malena es un nombre de tango, Atlas de geografía humana, Los aires difíciles, Castillos de cartón eta El corazón helado eleberriek eta Modelos de mujer eta Estaciones de paso ipuin bildumek literatura espainiar garaikideak duen izen finkatuenetakoa eta nazioartean oihartzun gehien duenetakoa bilakatu dute.
Bere hainbat lan zinera eraman dira, eta, beste batzuen artean, Lara Fundazioaren Saria, Madrilgo eta Sevillako Liburu saltzaileen Saria, Rapallo Carige eta Prix Méditerranée irabazi dituzte. Bere azken eleberriak, Inés y la alegría, Madrilgo Kritikaren Saria, Iberoamerikako Elena Poniatowska Eleberri Saria eta Sor Juana Ines de la Cruz Saria lortu ditu. Lan horrekin eman dio hasiera Episodios de una Guerra Interminable serieari. Serie horretako bigarren lana El lector de Julio Verne da.
Argazkia: joseluisrico.com