Goienkalen argazki erakusketa antolatu dute kale osoan zehar

uriola.eus 2015ko aza. 27a, 11:00

Argazkia: Pablo Martinez

Somera edo Goienkaleko tabernetan La curva de la felicidad izeneko erakusketa ikusgai jarri dute. Pablo Martinez argazkilari amateurrak bere telefono mugikorrarekin kaleko une bereziak jaso ditu.

Hoien artean: Aste Nagusia zein Aratusteen ospakizunak, eguraldi zakarrarekin egindako argazkiak, eta abar.

Guztira 24 argazki dira eta erakusketan kaleko taberna gehienak parte hartu dute, haien artean argazkiak banatuz eta tabernen hormak argazkiekin jantziz.  

Pablo Martinez kaleko auzotarra da eta bere hitzetan azaldu digu erakusketa: "Goienkalen beti dago zeozer egiteko, entzuteko edo ikusteko. Bizi-bizia da gure kalea. Denbora eta pertsonak aldatzen diren arren, kaleak nortasun propioa du, oso berezia".

Erakusketaren antolatzailea Gora Somera merkatari, tabernari eta auzotarron elkartea da eta 2016ko urtarrila arte mantenduko da.

 

www.gorasomera.com