Jon Koldo Vazquezek estigmetatik ihes egin eta tabuak apurtzen ditu '+, positivo' lanean

uriola.eus 2015ko aza. 30a, 09:00

Antzezlana, bihar, abenduaren 1ean, Hiesaren Kontrako Borrokaren Nazioarteko Egunarekin bat eginik, aurkeztuko da. 20:00etan izango da hitzordua Arriagako foyerrean. Bertan, Vazquezek, GIB-aren armairutik irten eta bere burua pertsona sertopositibo gisa erreibindikatuko du. 

Jon Koldo Vazquezek aurrerapausoa eman eta ikus-entzuleen aurrean agertzeko erabakia hartu du, benetan dena erakutsiz: antzezlea eta pertsona seropositiboa. Premisa horretan oinarrituta sortzen da +, positivo, bere proposamen eszenikoa eta hurrengo Arriagako Gelatxoa. Arriagako foyerrean eskainiko da datorren asteartean, abenduaren 1ean arratsaldeko 20:00etan, HIES-aren kontrako Borrokaren Nazioarteko Egunarekin bat etorriz. 

Argi eta garbi dago edozein artistak bere barruan bilatzen duela pertsonaiak eraikitzeko orduan, baina oraingo honetan antzezlea haratago doa, pertsona seropositibo gisa bizi duen errealitatea baita obraren istorioa zentratzen duena. 

Jon Koldo Vazquezek badaki GIBak eta, ondorioz, HIESak, estigma izaten jarraitzen dutela jasaten dutenentzat eta oso gutxi direla egoera horren berri ematen dutenak, infekzio kronikoa den arren. Ikusitakoa ikusita, inoiz ez da hain negatiboa izan positiboa izatea.

+, positivo lanean, antzezlea seropositibo baten egunerokora hurbiltzen da, infekzioa ikusgai bilakatzeko asmoz, aurpegia erakutsiz eta birusarekin bizi diren pertsonen lekukotzen bitartez informazioa emanez. Abenduaren 1ean, Jon Koldo Vazquez GIBaren armairutik irtengo da, eta ikus-entzuleekin ospatuko du, aldi berean errebindikazioa ere baden bizitzeko gogoz betetako mezua zabalduz: "Seropositiboa naiz, eta positiboa izatea gauzarik handiena da. GORA PLUSA!".

Talde artistikoa

Jon Koldo Vazquezek Jaime Zurdok diseinatutako jantziak eramango ditu, eta Adrian Garcia de los Ojosek lagunduko dio pianoan eta Marta Alvarez del Vallek datuekin. MauMAk zuzentzen eta ekoizten du Zinegoaken ekoizpena ere baduen antzezlana.

Eskerronak

Vazquezek bereziki eskertu nahi du ondorengoek emandako laguntza eta egindako lana: "Bizkaisida, Itxarobide, COGHAM, STOP SIDA Barcelona, Bizkaiko Antzerki Ikastegia, Maite Bayon, Jaime eta batez ere Etxaniz Suhiltzaile kaleko ETSko neskak, nire bigarren familia".

Ikuskizunerako sarrerak 9 eta 14 euro artean eskuratu daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.