Bereziki kezkagarria da gure auzoan frankiziek eta kontsumo masiboari zuzendutako multinazionalak zenbat ugaldu diren azkenengo urteotan. Auzoarekiko lotura eta errespetua mantentzen duen komertzio txikia arriskuan jarri dute eta kontsumorako eskaparate soil bihurtu nahi dute gure auzoa. Eta noski, euskara ez da logika horretan sartzen. Argi esango diegu, frankiziak eta multinazionalak, ez zarete ongi etorriak!
Norbanakotik kolektibora, euskara maitatu eta zaintzeko konpromisoa hartu dugu.
Aurtengo euskara egunean ere euskaraz bizi nahi izatetik euskaraz bizitzera salto egiteko hautua egin dugu. Eta horretara goaz!
Euskararen alde busti zaitez eta.... EZABATU!
Bertso afaria
Ostiralean, abenduak 4, urteroko bertso afaria antolatu dugu Eneko Abarkas, Malen Amenabar eta Inazio Vidalekin. Sarrerak Errondabiden 7€tan.