Emilio Sagiren zuzendaritza artistikoarekin eta Carlos Aragonen musika gidaritzarekin, La Corte de Faraon bi txandatan eskainiko da. Lehenengoa abenduaren 11, 12 eta 13an, eta bigarrena 17, 18 eta 19an. Beraz, zarzuelaren sei emanaldi eskainiko dira. Lanak Vicente Lleoren partitura bikaina eta Perrin y Palaciosen libretoa ditu. Bere egunean "sikaliptiko" gisa sailkatua izan zen. Beraz, eduki bikaina eta baita edukiontzi ezin hobea ere, ikuskizunaren ikusgarritasuna erabatekoa baita, Daniel Biancoren eszenografia erraldoi koloretsuari, Gabriela Salaverriren jantzi dotoreei eta Eduardo Bravoren argi jokoei esker.
Baina La Corte de Faraon antzezten dutenak dira zarzuela hori zerbait zirraragarria eta erabat entretenigarria bilakatzen dutenak. Artista taldea lehen mailakoa da, abeslari eta antzezle handiek osatua. Horrela, eszenan hartzen duten lekua dela eta, azpimarragarria da Lota antzezten duen Carmen Romeu sopranoaren, Erregina den Itxaro Mentxaka mezzosopranoaren, Sulena egiten duen Enrique Viana tenorearen, Raquel antzezten duen Ainhoa Zuazua sopranoaren eta faraoi handiaren azalean sartzen den Manel Esteveren lana. Beste ahots azpimarragarrien artean Jose Manuel Diaz eta Axier Sanchez baritonoak edo Nestor Losan eta Alberto Nuñez tenoreak aipa daitezke.
Ahots talde ikusgarriak, ukitu komiko nabarmena duten hiru emakume antzezle moldakorren laguntza izango du eszena gainean, Ra antzeztuko duen Sol Maguna, Selen azalean sartuko den Gemma Martinez eta Ta izango den Vito Rogado, eta eurekin batera, denetik egiten duen Aritza Rodriguez, Seti antzeztuz. Eta eszenatoki gainean dauden artistak gutxi balira, La Corte de Faraon lanak sei dantzariz osatutako taldearen trebezia ere erakutsiko du. Dantzariak Juan Carlos Sanchez, Pedro Navarro, Fco. Jose Leiva, Fran Bas, Christian Sandoval eta Jose Angel Capel dira. Amaitzeko, Coro Rossiniren eta BIOS Orkestraren ekarpena ere azpimarratu behar da.
Sinopsi laburra
Jose, Jacoben seme maiteena, bere anaiek esklabo gisa saltzen diete egiptoarrei, 'kainita' izenaren esanahia aberastuz. Gazte gaixoa, Lota emazte sutsuaren desesperaziorako zakila tente jartzeko arazo larria duen Putifarren etxera helduko da. Barruko su horiek esklabo gaztearekin itzaltzeko ahaleginek arriskuan jarriko dute esklaboaren izena "Jose kastoa" izaten jarraitzea, gezurrik esaten ez bada, behintzat. Aurrekariak ikusita, denok ulertzen dugu zentsura frankistak zergatik debekatu zuen "Biblian oinarritutako opereta" hori.
Ikuskizunerako sarrerak 8 eta 40 euro artean eskuratu daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.