Barrutirock, gorantz datozen Bilboko musikataldeentzat Udalak antolatutako programak lau kontzertu eskainiko ditu abenduan Bilborock aretoan.
Gaur, abenduak 10, arratsaldeko 20.00etan, Bilborocken, ikusleek Even Soul taldearen funk, rock eta soul estiloen konbinazioaz eta Indix taldearen rock progresiboaz gozatzeko aukera egongo da.
Estiloen ugaritasuna da Barrutirock programaren ezaugarrietako bat. Abenduaren 17an, berriro ere arratsaldeko 20:00etan eta Bilborocken beste talde bi egongo dira agertokian. Batetik, La Nota Vagamunda rockari lotutako taldearen proposamena, haien kideen jatorriko herrialdeen ekarpenak biltzen dituena: Argentina, Kolonbia, Euskal Herria eta Uruguai. Bestetik, Maila Pulsion taldearen proposamen arriskutsua daukagu, gitarra elektrikoaren eta bateriaren jotzaile-bikote batez osatuta dago. Rockean oinarrituta, hardcore, prog, postrock, metal edo psicodelia estiloak nahasten ditu.
Sei edizio eta ehun musika talde baino gehiago
Barrutirocken seigarren edizioa da aurtengoa eta orain arte ehun banda baino gehiago bildu ditu. Aurrekoetan bezala, kontzertu guztietarako sarrera doakoa izateaz gain, musika zuzenean entzun eta joera musikal sortu berriak ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat dago zabalik.
Programa honetan, Bilboko Barrutietako musika-taldeen kideak diren 15 eta 35 urte bitarteko gazteak aurkezten dituzte, haien ekoizpena zuzenean erakusteko. Hala, publikoaren aurrean eta Bilborock bezalako erreferentziazko areto batean musika jotzen eskarmentua hartzen dute.
2015ean, guztira, 11 kontzertu egon dira eta bertan 23 taldek parte hartu dute. Hala ere, kontzertuak ez dira programaren pizgarri bakarra; ekainean, erreferentziazko musikariek gitarra eta bateria jotzeko masterclass-ak edo maisu-eskolak eskaini zituzten.