Kanta txikien indarra erakusten duten irudiak

uriola.eus 2015ko abe. 10a, 10:00

Sara Prieto Pajares ilustratzailearen erakusketa gaur inauguratuko dute Somera kaleko K2 tabernan. Bertan, Josu Bergara abeslariaren 'Kanta txikien indarra' diskorako egindako diseinuak ikus daitezke. Erakusketa abendua eta urtarrila bitartean egongo da ikusgai.

Ilustrazio ikasketak bukatu ostean Sara Prieto Pajaresek Diseinu Grafikoa ikasiz osatu zuen bere formakuntza. 2013an Italian akuarela eta luma-muturrarekin zaletu zen. Ordura arte akrilikoa eta oleoa erabiltzen zituen batik bat teknika gisa.
 
Ilustrazioa diseinu grafikoarekin uztartuz lortu du Sarak eremu askotan era oso pertsonalean lan egitea. Esaterako, 'Kanta txikien indarra' diskoaren azalean eta kontrazalean edota Kherauren azken diskoaren barruko liburuxkan eta Hello xaboi etxe berriko packaging-aren eta logotipoaren diseinuan, besteak beste. 
 
Sara Prieto Pajaresen azken lana Josu Bergararen 'Kanta txikien indarra' diskoaren ilustrazioa izan da. Horrez gain, Sara Herri txiki zahar honetan bideokliparen protagonista ere bada.